Hezkuntza eta Euskara

Udal-ludoteketan izena ematea (Urreta, Plazakoetxe, Usasonsolo eta Aperribai)

Zer da? - Zertan datza?

Ludotekak Galdakaoko 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako gizarte- eta kultura-arloko ekipamenduak dira.

Nork eska dezake?

Galdakaoko 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen aitak, amak eta tutoreak.

Non tramitatzen da?

Bazkide izan nahi den edozein ludoteka.
Aurrez aurrekoa
Ludoteken ordutegia (uztaila, Gabonak eta Aste Santua izan ezik) eta kokapena:
Plazakoetxe
Lehenengo eraikina, beheko solairua
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara (Tel. 663965028 Maitane)
Urreta
Urreta, 8 (beheko solairua)
Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era (Tel. 663965028 Maitane)
Usansolo
Unkinako plaza z.g.
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara (Tel. 662366047 Miren)

Beharrezko dokumentazioa

Bi argazki eta izena emateko orria behar bezala beteta.

Jaso ondoko prozedura

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe, jarduera zehatz batzuetan eta udako egitarauan izan ezik.

Prozesuaren epeak

Ez dago eperik ezarrita. Urteko edozein sasoitan eman ahalko dute izena (urte osoan zehar irekita dagoen zerbitzua, abuztuan izan ezik).
Fitxa datu pertsonalekin (izena, adina, helbidea eta telefonoa) eta irakaskuntza-zentroekin (izena, eredua, ikasturtea) beteta dagoenean, bazkide-txartela banatuko zaie, eta, ondoren, ludotekako jardueretan hartu ahalko dute parte, nahi dutenean.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Tramiteetarako dokumentuak