Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

Udal kirol-instalazioetan abonatutako pertsonen alta/baja emateko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Harpidetutako pertsonen eskabidea.
Izena emateko inprimakia, kiroldegietako instalazioen erabileran urteko alta/baja eskatzeko.

Nork eska dezake?

Galdakaon erroldatuta dagoen ala ez dagoen edozein pertsona.

Non tramitatzen da?

- Urreta kiroldegiko atezaindegian.
a) Aurrez aurre: 09:00etatik 22:00etara (astelehenetik larunbatera. Igandeak: 09:00etatik 20:00etara).

Beharrezko dokumentazioa

1. Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien NANa.
2. Familia-liburuaren fotokopia - seme-alaben izen-ematea.
3. Erroldatzea, NANan bestelako helbidearen kasuan. Posible al da datuen gurutzaketa dokumentazio hau saihesteko?
4. Alta emango duen familiako kide bakoitzaren argazki eguneratua.
5. Txartelaren fotokopia, familia ugariaren kasuan.
6. Fotokopia banku-txartelaren 20 digituekin.
7. Baja emateko, baja eskatzeko fitxa bete

Jaso ondoko prozedura

Prezioa / Kostua

Indarrean dauden tasen arabera

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: unean bertan.

Ondoko tramiteen laburpena

- Kirol Arloan tasen murrizketa eskatzen duten pertsonek aurkeztutako agiriak berrikusiko dira.

Lege esparrua

Galdakaoko Udalaren kirol-instalazioen zerbitzuen araudia

Tramiteetarako dokumentuak