Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

Tokiko azoketan parte hartzeko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Artisautzako edo nekazaritzako tokiko azoketan parte hartzeko eskabidea.

Nork eska dezake?

Azokaren arabera, beraien lana azokaren barruan egiten duten pertsonak , Bizkaiko Probintzia Erregistroan inskribatuak.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Posta arruntez edo elektronikoz
d) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Eskabidea Arlo antolatzaileari bidaltzea.
3. Jakinarazpena dekretu bidez.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: 1 hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Arlo antolatzaileak eskabideak aztertu eta eskakizun guztiak betetzen dituela egiaztatzen du.
2. Arlotik azokako parte-hartzea jakinaraziko da, dekretu bidez.

Lege esparrua