Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

«Txosna» jartzeko eskaera.

Zer da? - Zertan datza?

Galdakaoko herriko jaietan txosna jarri nahi duten herriko elkarteen eskabidea.

Nork eska dezake?

Txosna jartzeko, elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Eskabidea egin aurreko 2 urteetan udal-erregistroetan inskribatuta egon izana.
2. Jai Batzordean egotea, eta bileren % 50ean gutxienez parte hartzea eta, gainera, jai-egitarauan jasotako ekitaldiren bat antolatzea.
3. Helburu nagusia udalerrian kirol-, kultura- edo gizarte-proiektuak edo programak finantzatzea izatea, irabazi-asmorik gabe jardunez edo, udalaz gaindiko programak izatean, Kultura eta Gazteria Informazio Batzordearen iritziz, udalerriarentzako gizarte-interes argia izatea.
4. Hori dela eta, urtean zehar egin beharreko jardueren programa-proposamena aurkeztu beharko dute, txosnan eskuratutako onurekin batera.
5. Elkarte edo erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahalko du, eta, ondorioz, lizentzia bakarra jasoko du.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Torrezabal Kultur Etxean
Aurrez aurre: 08:30etik 14:30era.
c) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.

Beharrezko dokumentazioa

* Eskaera normalizatua
* Gizarte-erantzukizuneko poliza.
* Egituraren sendotasunaren ziurtagiria.
* Argiaren eta uraren enpresa hornitzaileekin kontratua.
* Su-itzalgailua jartzeko egiaztapena.
* Lokalaren jabearen baimena (hala badagokio)

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Kultura Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: 1 hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Epea amaitutakoan, Kultura Arloak bakoitzaren eskaerak eta baldintzak aztertuko ditu. Dokumentazio guztia egon ezean, eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar dutela jakinaraziko zaie. Arlo Teknikoari eta Udaltzaingoari eskabideak bidaliko zaizkie, txostena egiteko, hala badagokio.
2. Ikuskaritza teknikoa egingo da, azpiegitura muntatu ondoren.
3. Onartzea eta parte interesdunei jakinaraztea.

Lege esparrua