Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

Berdintasun-saileko jarduera eta tailerretarako eskaera.

Zer da? - Zertan datza?

Berdintasun Arloaren ikastaroetan, tailerretan eta jardueretan parte hartzeko eskaera.

Nork eska dezake?

Deialdian ateratako programetan parte hartu nahi duten eta programa horietarako finkatuta dauden baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.eus
d) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.

Beharrezko dokumentazioa

- Izena emateko orria betetzea.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Berdintasun Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Indarrean dagoen ordenantzaren eta deialdiaren arabera.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: hogeita hamar egun, izena emateko epea amaitzen denetik aurrera.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Epea bukatu ondoren, zerrendak prestatuko dira, onartutako irizpideei jarraiki, eta,gero, Torrezabalgo atarian, Esan Bulegoan eta udalaren web orrian jarriko dira
2. Tailerretan onartutako pertsonek aukeratutako moduan ordaindu beharko dute matrikula.
3. Baja izanez gero, telefonoz deituko zaio zerrendan agertzen den hurrengo pertsonari, eta aukera emango zaio tailerrean berehala sartzeko.
4. Hobariak zuzenean emango dira, behar bezala egiaztatu ondoren agiriak deialdiarekin bat datozela.

Lege esparrua

Tramiteetarako dokumentuak