Kultura, Gazteria, Kirolak eta Berdintasuna

Gazte, kultura, kiroleko jarduerei eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin zerikusia dutenei diru-laguntzak emateko eskaera eta haien justifikazioa

Zer da? - Zertan datza?

Irabazteko asmorik gabeko elkarteek diru-laguntzak eskatzea.

Nork eska dezake?

Mota honetako jarduerak edo programak garatu nahi dituen irabazteko asmorik gabe edozein pertsona fisikok edo juridikok, honakoak betetzen dituztenak:
- Behintzat, urtebeteko antzinatasuna izatea (3 urtekoa, kirol-arloko diru-laguntzetarako) Udalaren elkarteen erregistroan.
- Galdakaon izatea egoitza edo bertan bizi direnentzako programak garatzea.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Torrezabal Kultur Etxean
Aurrez aurre: 08:30etik 14:30era.
c) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.

Beharrezko dokumentazioa

- Behar bezala betetako eredua .
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean izatearen ziurtagiria. (3.000,00 euro baino gutxiago eskatuz gero, ardurapeko deklarazioa)
-Diru-laguntza justifikatzeko:
1. Helburuak bete direla egiaztatzen duen agiria.
2. Egindako jardueren memoria.
3. Sarrera eta gastuen balantzea
4. Faktura originalak eta horien kopiak.
5. Publizitate-aleak.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea dagokion arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: bi hilabete, dokumentazioa osoa jasotzen denetik.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

- Diru-laguntza eskatzeko eta justifikatzeko:
1. Agiriak egiaztatzea eta aurkeztu ez direnak eskatzea.
2. Eskabideak balioestea, deialdiaren oinarri arautzaileek ezarritako irizpideen arabera.
3. Emakidaren proposamena, txosten bidez egina.
4. Zerbitzu orokorretara eta Ekonomia Arlora bidaltzea, fiskalizaziorako.
5. Onespen-ebazpena
6. Erakunde interesdunei emateko jakinarazpen idatzia.
7. Emakidaren argitalpena.

Lege esparrua

- 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-laguntzen Lege Orokorra dena (BOE, 276 zk., 2003ko azaroaren 18koa) .- 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, diru-laguntzen Araudi Orokorra onesten duena (BOE, 176 zk., 2006-07-25) .- Udalaren Ordenantza Orokorra, diru-laguntzak, sariak, bekak eta laguntzak arautzen dituena (2004ko irailaren 30eko Udalaren Osoko Bilkura, edo 239 zenbakiko BAO, 2004ko abenduaren 14koa)