Hirigintza

Hileta-eskubidearen titulartasuna aldatzeko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Hileta-eskubidea, bere edukia eta indarraldia dena delakoa izanda ere, dohainik eskualdatukoda inter vivos edo mortis causaz, baldin eta familiartekoen artean egiten bada, lerro zuzeneko 4. graduaren eta alboko lerroko 2. graduaren barruan, eta aurretik dagozkion tasak ordainduta.

Nork eska dezake?

Inter vivos transmisioaren kasuan, unean uneko titularrak eskatu beharko du, baina eskabidea, halaber, eskubidea eskualdatzen zaion pertsonak ere sinatu beharko du.
Mortis causa transmisioaren kasuan, hileta-eskubidearen titularraren oinordekoek eskatu beharko dute.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Beharrezko dokumentazioa

a) Inter vivos transmisioa.
Titularrak familiartekoen alde transmisioa egiteko eskabidea.
- Titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa. (Udalak dokumentazio hori eduki ezean)
-Ahaidetasun-harremana egiaztatzen duen dokumentazioa (familia-liburua, NANa)
- Eskualdatzailearen eta eskualdatuaren NANa.
b) Mortis causa transmisioa
- Titulartasun-aldaketaren eskabidea
- Heriotza-ziurtagiria.
- Azken nahien ziurtagiria eta testamentua (herentzia banatu ez bada)
- Herentzia-onarpenaren idatzia (herentzia-onarpena badago, ez da heriotza-ziurtagiririk aurkeztu behar, ez eta azken nahien eta testamentuaren ziurtagiririk ere).
- Ahaidetasun-harremana egiaztatzen duen dokumentazioa (familia-liburua, NANa)
- HAUTAZKOA: Oinordekoren batek titular izateko eskubideari uko egiteko agiria (baldin eta oinordekoren atek interesik ez badu, uko egiten duenaren NANa aurkeztu beharko da).

Jaso ondoko prozedura

Prezioa / Kostua

Udal-ordenantzaren bidez onetsitako tasa edo prezio publikoen arabera

Prozesuaren epeak

- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

- Udal Hilerriaren Barne Araubidearen Erregelamendua, BAOn argitaratua, 101 zk., 1998-05-07koan eta geroko aldaketa 2002/04/25eko 78 zenbakiko BAOn argitaratua.
- Kode Zibila