Hirigintza

Udal-hilerrian errausteko eta, beharrezko bada, horma-hilobia emateko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

1. Gorpuari lur emateko eskaera. Horma-hobirik eduki ezean, aldi berean eskatu eta izapidetuko da horma-hobi horren emakida, hamar urterako.
2. Gorpua hobitik ateratzeko eskaera (gorpuari lur ematen zaionetik gutxieneko epea: 5 urte). Hiru motatakoa izan daiteke: a) Gorpua hobitik ateratzea garraiatu gabe, hondarrak horma-hobian bertan edo panteoian gordetzeko.b) Gorpua hobitik ateratzea, udal-hilerri barruko beste horma-hobi edo panteoi bateragarraiatzea, eta, beraz, berriz lur ematea.c) Gorpua hobitik ateratzea eta udal-hilerritik kanpora garraiatzea. Izapide honetarako, aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena behar da, lekualdaketa egiteko. Kale Nagusiko 85 zenbakiko atariko bulegoetan izapidetzen da eta unean bertan ematen da.

Nork eska dezake?

Pertsona interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio) edo hileta-enpresak, familiaren ordezkaritzan.
Horma-hobirik eduki gabe berriz lur emateko eskaera eginez gero, hildakoak Galdakaon erroldatuta egon beharko du, gutxienez hilabete lehenago edo udalerrian bertan hil behar izan da edo alkatearen salbuespenezko baimena eskuratu, udal-hilerrien barne-araubidean ezarritakoaren arabera.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
b) Hileta-enpresen bidez, Udalaren aurrean familiaren ordezkari gisa jardungo dutenak.

Beharrezko dokumentazioa

1. Lur emateko eskabide-orria.
- Horma-hobirik eduki ezean, eskabideak horma-hobiaren emakida ere sartu beharko du, eta emakida-kontratua sinatu beharko da
- Horma-hobia edo panteoia edukiz gero, eskatutako panteoian edo horma-hobian lur emateko baimena egiaztatzen duen titulua edo agiria aurkeztu beharko da.
2. Gorpua hobitik ateratzeko eskaera.
- Berriz ehortzi behar bada eta norberaren horma-hobia edukiz gero, eskatutako panteoian edo horma-hobian lur emateko baimena egiaztatzen duen titulua edo agiria aurkeztu beharko da.
- Hilerritik kanpora eramateko hilobitik atera behar bada, Eusko Jaurlaritzaren OsasunSailaren baimena eduki beharko da, eta hobitik ateratzeko unean aurkeztu beharko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Agiriak hileta-enpresetakoek emango dizkiete ehorzleei, eta horiek Hirigintza Arlora bidaliko dute.
Lur emateko mota dela eta, sistema hau da:
a) Emakida berriko horma-hilobian lur ematea. Hileta-enpresak ehorzleekin harremanetan jarriko dira, dagokien horma-hilobiaren zenbakia esleitzeko.
b) Indarrean dagoen emakida duten horma-hilobi edo panteoietan lur ematea.
Familiak hilerrira joan beharko du, zein horma-hilobi edo panteoiko titular diren esateko eta titulartasuna telefonoz egiaztatuko da Udalarekin.
Asteburuetan, titulartasuna adierazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute edo astelehenera arte itxaron egiaztatzeko.
Bi kasu horietan, hileta-enpresaren bidez, Erregistro Zibilak egindako "Ehorzteko Lizentzia" aurkeztu beharko zaie hilerriko udal-langileei. Ehorzketa egiteko ezinbesteko betekizuna da.
Errolda-betekizuna ehorzleek egiaztatuko dute; horretarako, Udalera deituko dute, eta asteburuetan Udaltzaingoak horren berri emango die ehorzleei.

Prezioa / Kostua

Udal-ordenantzaren bidez onetsitako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: unean bertan
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

2. Agiriak Hirigintza Arloan egiaztatu ondoren, horma-hobiaren baimena eta emakida formalizatzen da.
3.- Ekonomia Arloari bidaliko zaio, tasaren likidazioa egiteko.

Lege esparrua

Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hilotzen sanitate-alderdiei buruzko Araudia onartzen duena.
- udal hilerriaren barne araubidearen Araudia, BAOn argitaratua, 101 zk., 1998-05-07koan eta geroko aldaketa 2002/04/25eko 78 zenbakiko BAOn argitaratua.