Hirigintza

Terrazak eta mahai hankabakarrak ezartzeko baimena

Zer da? - Zertan datza?

Ostalaritzako establezimenduek terrazen eta mahaitxoen bidez espazio publikoak erabiltzeko lizentziaren edo baimenaren eskabidea.

Nork eska dezake?

Ostalaritza-jardueraren pertsona titularra (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskaera-idatzia.
- Kokapen-planoa, 1/100 eskalan.
- Okupazio-epea, hala badagokio.
- Instalazio finkoaren kasuan, proiektua.
- Mugako establezimenduaren aurreko aldearen okupazioaren kasuan, baimen egokia aurkeztuko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Prezioa / Kostua

- Herri-jabariaren aprobetxamendu bereziak tasei lotuta daude, indarrean dagoen udal-ordenantzaren araberako zenbatekoetan. http://www.galdakao.eus/ordenantzak/

Prozesuaren epeak

- Gutxi gorabeherako epea: hilabete.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Dagokion txosten teknikoa egitea.
2. Baimena edo lizentzia emateko egintza eta interesdunei jakinarazpena bidaltzea.
(3. Gero, Udalak tasa likidatuko du eta jakinarazpena bidaliko du)

Lege esparrua

- Terraza eta mahaitxoak arautzen dituen Galdakaoko Udalaren ordenantza.