Hirigintza

Jarduera sailkatuen lizentzia. A motako jarduera

Zer da? - Zertan datza?

Udal-lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko, Euskal Herriko ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorrak II A eranskinean jasotako zerrendari jarraiki.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide-orri normalizatua.
Proiektu teknikoa eta deskripziozko memoria, hiru aletan, eskumena duten langile teknikoek sinatuta, eta neurri zuzentzaileak jasotzen dituena (Ingurumeneko Eraginaren Ebaluazioaren mende dagoen jarduera izanez gero (ikus 3/98 Legea), Ingurumeneko Eraginaren Azterketa ere jaso beharko da)

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.

Prezioa / Kostua

Tasen likidazioari lotuta, ordenantza fiskalaren arabera.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: bost hilabete.
- Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, betiere, ingurumen-saileko organoak aurkako txostenik egiten ez badu.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean ikusgai jartzea.
2. Osasun-arloko Administraziora bidaltzea, nahitaezko txosten loteslea egin dezan.
3. Ingurumen-arloko organo egokira bidaltzea, neurri zuzentzaileak jartzeko txostena egin dezan (aurkakoa bada, loteslea izango da)
4. Horri buruzko ebazpena emateko administrazio-egintza, eta jakinarazpena bidaltzea.
5. Gero, sailkatutako jardueraren lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak ezarri ondoren eta instalazioak gaituta, jardueraren hasiera aurretiko jakinarazpenaren erregimenari lotuko zaio.
Jakinarazpen horretarako aurkeztu beharreko agiriak:
-Aurretiko jakinarazpenaren inprimakia eta pertsona interesdunaren ardurapeko deklarazioa. Identifikazio-datuak egiaztatuko dira (pertsona fisikoa edo juridikoa).
- Jarduera eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako agiri teknikoetara egokitzen dela eta sailkatutako jardueraren lizentzian bertan ezartzen diren neurri zuzentzaileak eta gainerako baldintzak bete direla eta aurkeztutako agiriak jarduera egingo den lokalaren errealitatera egokitzen dela egiaztatzen duen teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, Eraikuntzako Kode Teknikoan ezarritako suteen kontrako segurtasunari eta babesari buruz indarrean dagoen legeak beteta, bai eta industria-establezimenduetan suteen kontrako segurtasun-araudian ezarritakoa ere, hala badagokio.
- Sektoreko administrazio-izapidea betetzen dela egiaztatzea, bai eta sailkatutako jardueraren lizentzian bertan ezarritakoa ere.
- Lokala egokitzeko obra-lizentziaren aipamena, hala badagokio.
6. Dagokion tasa ordaintzea, ordenantza fiskalaren arabera.

Lege esparrua

3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duena (EHAA, 59 zenbakikoa, 1998ko martxoaren 27koa).

Tramiteetarako dokumentuak