Hirigintza

Partzelazio eta bananketako lizentziak

Zer da? - Zertan datza?

Administrazio-baimenak, desberdinak, lurzoru-motaren arabera, adierazpenekoa, orubeak, lur-zatiak, finkak edo lursailak banatzeko gaikuntza ematen dutenak.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

Udalean:a) Aurrez aurre:-Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.-Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30era): astelehenetik ostiralera, b) Postaz, ziurtagiri irekiaren bidez.

Beharrezko dokumentazioa

1. Eskaera-idatzia, hirigintza-baldintzak betetzen direla frogatzen duen memoriarekin batera. Bertan alderdi hauek jaso beharko dira:
- Partzelazioaren helburuak.
- Finka nagusiaren egungo jabetzaren, erabileren, mugen, azaleraren, katastro-erreferentzien, zortasunen eta kargen deskribapena.
- Bereizketaren ondoriozko finkak, horietako bakoitzaren deskribapenarekin, behintzat azalera, mugak, zortasunak eta kargak.
- Finka nagusian dauden eraikuntza guztiak deskribatuko dira, halakorik badago, bai eta erabilerak, eraikitako azalerak, garaierak, estaltze- eta itxidura-materialak eta deskribapena osatzeko balio duen beste edozein datu ere.
2. Finkaren kokapen-planoa, eskala egokian; HAPNren lurzoruaren sailkapenaren 1:10.000 planoa erabiltzea gomendatzen da.
3. Xehetasun-planoa. Finka nagusia eta ondokoak mugatuta, bai eta dauden eraikuntzen kokapena ere, halakorik balego, kontuan hartuta gomendatzen den eskala 1:5.000 dela.
4. Jabetzaren eskrituren fotokopiak eta erregistro-inskripzioaren fotokopia. Egintza gauzatzeko agiri publikoa aurkeztuko da, lizentzia eman eta hurrengohiru hilabeteen barruan -ikusi oharrak-.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
3. Espedientea Arlo Teknikora bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Ekonomia Arloak dagokion likidazioaren jakinarazpena egin ondoren, hirigintzako lizentziaren udal-tasa ordaindu beharko da.

Prozesuaren epeak

- Gutxi gorabeherako epea: hilabete.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa. Iraungitzeko aukera, "Oharrak" atalean azalduta dagoen moduan.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Eskabidearen eta proiektuaren azterketa eta analisia, hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatuta. Eraginpean dauden beste herri-administrazio batzuek txostena bidaltzea beharrezkoa bada, eskabidea egitea.
2. Arkitektoaren txostena ematea eta legezkotasun-txostena bidaltzea.
3. Eskaerari buruzko ebazpena ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.
(4.- Gero, Udalak tasa likidatuko du eta jakinarazpena bidaliko du)

Lege esparrua

2/2006 Legea, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa dena, 38tik 40ra bitarteko artikuluak, eta 207. artikulua eta ondokoak.
-Galdakaoko HAPN (2BAO, 25. zk., 1998-11-24)-19/95 Legea, uztailaren 4koa, nekazaritzako ustiakuntzei buruzkoa.

Tramiteetarako dokumentuak