Hirigintza

Lehen erabilerarako lizentzia

Zer da? - Zertan datza?

Adierazpeneko izaera duen administrazioko baimen honen helburua da behar bezala egiaztatzea eraikin bat edo haren zati bat erabilera jakin baterako baliatu ahal den, obran eskatzen diren baldintza egokiak dituelako. Eta, hala behar denean, egin beharreko urbanizazio-lana egin ote den

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide-orri normalizatua.
- Eskumena duen eta obrako zuzendaria den pertsonaren ziurtagiria, eta ikus-onespena, obra proiektuaren, lizentziako baldintzen eta hirigintzako araudiaren arabera bukatu zela egiaztatzen duena. Proiektuan aldaketaren bat egonez gero, obra-amaierako proiektuan jaso beharko da.
- Obra-amaierako likidazioa
- Kalitate-kontrolaren ziurtagiria (hala badagokio)
- Eraikinaren argazkiak
- Telekomunikazioen baterako instalazioaren obra-amaierako ziurtagiria
- Elektrizitatearen, uraren, berogailuaren, klimatizazioaren eta ur bero sanitarioaren instalazioak martxan jartzeko eskabidea, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak zigilatuta.
- Zerbitzu orokorren sareetara eginiko eraikinaren harguneen as-built planoa.
- Beharrezkotzat jotzen bada, obra berriaren deklarazioaren zirriborroa eskatu ahalko da.
- Eraikuntza- eta eraiste-obretan sortutako hondakinen kudeaketa zuzenaren egiaztapena, eraikuntza- eta eraiste-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren III. eranskinean jasotakoaren arabera.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
3. Espedientea Hirigintza Arlora bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Lehenengoz erabiltzeko lizentziagatiko udal-tasa gero ordaindu beharko da, Udalak dagokion likidazioa jakinarazi ondoren.

Prozesuaren epeak

- Gutxi gorabeherako epea: hilabete.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Udal-arkitektoaren ikuskapena eta txostena.
2. Eskaerari buruzko ebazpena ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.
(3. Gero, Udalak tasa likidatuko du eta jakinarazpena bidaliko du)
4. Lizentzia eskuratu ondoren, pertsona interesduna Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun Sailera joango da eta katastroan emango du higiezina altan.

Lege esparrua

-Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. eta hurrengo artikuluak (EHAA, 138 zk., 2006/07/20).
-Galdakaoko HAPN
- 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraiste-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.

Tramiteetarako dokumentuak