Hirigintza

Jakinarazitako jarduketagatiko lanak

Zer da? - Zertan datza?

Pertsona interesdunak udal-administrazioari aurkeztu beharreko aurretiko jakinarazpena, garrantzi gutxiko obren kasuan eta proiektu teknikoaren aurkezpena nahitaezko ez dutenen kasuan.
Obra edo jarduera jakin baten gainean interesa duen pertsonak edo sustatzaileak administrazio hau jartzen du identifikazio-datuen eta gainerako betekizunen jakitun, eskubidea gauzatzeko eta, era berean, aplikagarriak diren legezko exijentziak betetzen dituela deklaratzen du. Horretarako, inprimaki normalizatu egokia aurkeztu eta bete beharko du, eta zenbait agiri tekniko erantsi beharko ditu, dagokion jarduketaren arabera.
Aurretiko jakinarazpen-prozedurari lotuta dauden obrek oinarrizko eskakizun hau bete behar dute: egiturazko elementuengan, segurtasunarengan eta eraikinaren egonkortasunarengan edo horren (solairuarteak) bolumenaren areagotzean edo eraikigarritasunean eraginik ez duten obrak izatea, erabileran aldaketarik ekarri gabe.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

- Ordezkari bidez jarduten denean, ordezkaritza hori egiazta dadila.
- "Komunikazio"aren eskabide normalizatua ale bikoitzez betetzea.
- NAN edota IFK-aren fotokopia aurkeztu beharko da (ordezkariarena eta, bera kasuan, ordezkatuarena).
- EIOZ eta tasen autolikidazioaren inprimakia.
- Egin beharreko obraren azalpen-memoria
- Aurrekontu zehatza partidaka, neurria eta banakako prezioa adieraziz.
- Kokapen-planoa (eraikina identifikatzeko kasuaren arabera)
- Bide publikoa okupatuz gero, okupazio-azalera (metro koadroak/edukiontzia) eta okupatuko den denbora zehaztu beharko dira.
- Argazkiak( kanpoko obrak direnean)

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea; horren ondoren, jakinarazpena egiten duenari inprimakietako bat itzuliko zaio, "jarduketa jakinarazi"aren zigiluarekin.
2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren autolikidazioa/likidazioa egitea, programa informatikoaren bidez; ordainketa-gutuna bidaltzea eta jakinarazten duenari ematea, diru-sarrera egin dezan. (Ikus oharrak)
3. Ordainketa eginda, horren frogagiria sartzea eta espediente osoa Hirigintza Arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Jakinarazpenak, oro har, EIOZren, tasen, prezio publikoen eta/edo udal-tributuen autolikidazioa/likidazioa ekarriko du, indarrean dauden ordenantza fiskalek ezarritakoari jarraiki.

Prozesuaren epeak

Ez dago ebazpenik. Jakinarazpenak eragina du egoki egiten den unetik aurrera.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Udal-aparejadorearen azterketa.
2. Faltsutasunaren, hutsaren edo zehaztasunik ezaren kasuan, jarduketa egokiak hastea.

Lege esparrua

- Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207.5 artikulua (EHAA, 138. zk., 2006/07/20).
- Galdakaoko HAPN, eremu bakoitzean baimendutako erabilerei dagokienez.
-Jakinarazitako hirigintza-jarduketak arautzen dituen Udal Ordenantza.
-Maiatzen 25eko 19/2012 Errege Lege Dekretua, merkataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa (BOE, 126 zk., 2012ko maiatzaren 26koa)
-7/2012 Legea, apirilaren 23koa, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko 3/1998 Legea eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzen duena.