Hirigintza

Obra handiko lizentzia. Erabilera-aldaketak, garabien instalazioa, hirigintza-obra osagarriak jarduera isolatuetan, lur-mugimenduak eta eraikin babestuetako eta plangintzarekin bat ez datozenetako jarduketak jasotzen ditu.

Zer da? - Zertan datza?

Adierazpeneko izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du eraikuntzako obrak, instalazioak eraikitzeko eta ezartzeko obrak, eta, orobat, eraikinaren edo instalazioaren arkitektura-eraketa edo -egitura ukitzen duten eta eraikinak eta instalazioak zabaltzeko, eraberritzeko eta zaintzeko diren lanak egiteko. Baimen honek, bestalde, erabilera-aldaketak, garabien instalazioa, hirigintza-obra osagarriak jarduera isolatuetan, lur-mugimenduak eta eraikin babestuetako eta plangintzarekin bat ez datozenetako jarduketak jasotzen ditu.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara
d) Postaz

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Eskumena duten langile teknikoek izenpetutako proiektuaren ale bat, behar bezala ikus-onetsita(*)
- Baimenak edo kasu bakoitzean aplikagarriak diren legerian exijitutako txostenak. (BFAko Herri Lan Saila, URA, ETS, BFAko Nekazaritza Saila. EJko Ingurumen Saila, etab.).
- Dagokion emakida herri-jabariaren okupazioa edo erabilera denean.
- Fidantza (NANarekin edo IFKrekin batera), hala badagokio, hirigintza-obrak ondo amaitzen direla bermatzeko, horiek aldi berekoak direnean, edo
- Fidantza (NANarekin edo IFKrekin batera), hala badagokio, hirigintzan egon daitezkeen hutsak egoki konpontzen direla bermatzeko.
- Fidantza (NANarekin edo IFKrekin batera), hala badagokio, hondakinen kudeaketa egokia egiten dela bermatzeko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren arabera.
(*) Ikus-onespenaren betebeharra gauzatze-proiektuetarako baino ez da; oinarrizko proiektuaren kasuan (lizentzia eskuratzeko nahikoa), ikus-onespena borondatezkoa izango da, baina, obrak egiten hasi aurretik, gauzatze-proiektua ikus-onetsita aurkeztu beharko da.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
3. Espedientea Hirigintza Arlora bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Izapideak tasa du eta eraikuntza, instalazio eta lanen gaineko zerga ordaindu behar du, Udalak dagokion likidazioaren berri eman ondoren.

Prozesuaren epeak

- Gutxi gorabeherako epea: hilabete.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez badator izan ezik. 8/2011 Errege Dekretuarekin bat, adostasun-ekitaldi berezia eskatzen dute lur-mugimenduek eta eraikuntza berriko obrek.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Eskabidearen eta proiektuaren azterketa eta analisia, hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatuta. Eraginpean dauden beste herri-administrazio batzuek txostena bidaltzea beharrezkoa bada, eskabidea egitea.
2. Lurzoruari buruzko Legean (30. art.) ezarritako kasuetan, proiektua jendaurrean jartzea, gutxienez hogei egunez.
3. Arkitektoaren txostena ematea eta legezkotasun-txostena bidaltzea.
4. Eskabidearen ebazpena ematea eta eskatzaileari eta Ekonomia Arloari lizentziaren berri ematea.
5. Gero, Udalak tasa eta EIOZ likidatuko ditu eta jakinarazi egingo du.
6. Obra hasteko beharrezko agiriak aurkeztea: zuzendaritza eskudunaren eta segurtasun- eta osasun-koordinazioaren arduradunaren izendapena, gauzatze-proiektu ikus-onetsia (hala badagokio), kalitate-kontrolaren proiektua, telekomunikazioen baterako azpiegituren proiektua, zuinketa egiaztatzeko eskabidea, estatistika-orria, fidantzak, etab.
7. Zuinketa eta obren hasiera egiaztatzeko akta sinatzea, hala badagokio.

Lege esparrua

-Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 30 eta 207. artikuluak (EHAA, 138. zk., 2006/07/20).
-Galdakaoko HAPN (BAO, 225. zk., 1998/11/24). Oharra: prozedurak ez daude indarrean dagoen legedira egokituta.
- Eraikuntzako antolamenduari buruzko legea.
-1000/2010 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, Elkargoen Ikus-onespena Nahitaez hartzeari buruzkoa .
- 8/2011 Errege Lege Dekretua, hipotekadun zorduni laguntza emateko neurriei buruzkoa. -112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.

Tramiteetarako dokumentuak