Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzak eta araubidea egiaztatzen dituen informazioa. Argi bereizten da, alde batetik, 3.1. fitxan aipatutako hirigintzako informazioa, fede-emaile publikoak esku hartzen baitu informazio hori ziurtatzean, eta, bestetik, legezko ondorioei begira legezkotzat jotzen den informazio horren egiazkotasunean eta zuzentasunean dagoen konfiantza.
Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)
a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.eus
d) Postaz.
- Informazioa eskatzeko idazkia, ereduaren arabera egina.
- Eskatzen den informazioari lotuta dagoen finkari edo higiezinari buruzko identifikaziogarbia: katastroko erreferentzia, erregistrokoa (ez da nahikoa bera bakarrik) identifikazioko planoa, eta abar
1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
3. Espedientea Hirigintza Arlora bidaltzea.
Administrazioko agiriak emateagatik finkatutako tasak kobratuko dira, ordenantza fiskalaren arabera.
- Zenbatetsitako epea: Zailtasunaren arabera, bi aste eta hilabete bitartean.
- Legezko gehieneko epea: hilabete.
1. Hirigintzako informazioa prestatzea eta informazioaren edukia jasotzen duen txosten teknikoa egitea.
2. Idazkaritzara bidaltzea, ziurtagiria egin dezan eta Ekonomia Arlora, kobra dezan.
3. Eskatzaileari agiria bidaltzea.
4. Ordainagiria arlo teknikoari bidaltzea.
- - Lurzoruaren Legearen Testu Bateginaren 4. d) artikulua (2/2008 Legegintzako Errege Dekretua) (BOE, 154 zk., 2008-06-26)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9. artikulua (EHAA, 138. zk., 2006-07-20)
- Galdakaoko HAPNa (BAO, 225 zk., 1998/11/24).