Hirigintza

Hirigintzako informazioak

Zer da? - Zertan datza?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, orobat, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Telefonoz: 94 401 05 00
c) Internetez: www.galdakao.eus
d) Postaz.

Beharrezko dokumentazioa

- Informazioa eskatzeko idazkia, ereduaren arabera egina.
- Eskatzen den informazioari lotuta dagoen finkari edo higiezinari buruzko identifikaziogarbia: katastroko erreferentzia, erregistrokoa (hautazkoa, katastro-identifikazioaren osagarri), identifikazioko planoa, eta abar.

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
3. Espedientea Hirigintza Arlora bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: zailtasunaren arabera, astebete eta hilabete bitartean. Aurrez aurreko kontsulta bada, berehala erantzungo da.
- Legezko gehieneko epea: hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Hirigintzako informazioari buruzko agiria prestatzea.
2. Eskatzaileari agiria bidaltzea.

Lege esparrua

- - Lurzoruaren Legearen Testu Bateginaren 4. d) artikulua (2/2008 Legegintzako Errege Dekretua) (BOE, 154 zk., 2008-06-26)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9. artikulua (EHAA, 138. zk., 2006-07-20)
- Galdakaoko HAPNa (BAO, 225 zk., 1998/11/24).

Tramiteetarako dokumentuak