Zerbitzu Ekonomikoak

kalez kaleko salmentarako (azoka txikia eta unean uneko okupazioak) lizentziaren eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Galdakao udalerrian salmenta ibiltaria arautzen duen ordenantza aplikagarri duten asteroko Iturrondo Plazako merkatu txikian edo beste postu batzuetan saltzeko lizentzia.http://www.galdakao.eus/ordenantzak/.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidean hauek jasoko dira:
a) Eskatzailearen izen-abizenak
b) NANaren edo AIZren fotokopia
c) Helbidea
d) Instalazioen eta salgaien deskribapena
e) Baimenaren xede den maiztasun jakin bateko merkatuaren lekua, data eta ordutegia eta kokapen finkoarena.
f) Zenbat metro okupatu nahi dituen.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen ziurtagiria edo, bestela, lan-bizitzarena.
b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen Ogasunaren ziurtagiria.
c) Enplegatuak izanez gero, lan-harremana justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
d) Era berean, postuan lan egiten duen familia-unitateko kide-kopurua adierazi beharko da.
e) Elikagaien manipulatzailearen txartela, hala badagokio.
f) Indarrean dagoen gizarte-erantzukizuneko aseguru-poliza, jarduera garatzen den instalazioetan hirugarrenei eragindako kalteak babesten dituena.

Jaso ondoko prozedura

Atalera bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Bide publikoa okupatzeagatiko edo udalaren herri-jabariaren aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean onartutakoa.http://www.galdakao.eus/ordenantzak/

Prozesuaren epeak

Iturrondo Plazako asteko merkatu txikirako, urtero, Udalak eskatutako epean eta gaur egungo titularrei mugatuta.
Gainerakoak, 7 egun.
Isilbidea: kontrakoa
Gainerakoentzat, gutxienez instalatu nahi den eguna baino 10 egun lehenago.

Ondoko tramiteen laburpena

-- Zinegotzi arduradunaren oniritzia behar da.
-- Hala badagokio, salmenta ibiltaria egiteko baimena ematen duen dekretua.
- Tasen likidazioa.

Lege esparrua

Salmenta ibiltariaren udal-ordenantza.