Zerbitzu Ekonomikoak

Galdakaoko Udalaren ondare-erantzukizuna aitortzeko eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Ondasunen udal-erantzukizunaren erreklamazioak, kalte pertsonal eta materialengatik.

Nork eska dezake?

Udal-zerbitzuen funtzionamenduaren ondorioz lesioa edo kaltea jasan duela uste duen pertsona.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Eskabideak hauek jaso behar ditu:
- Erreklamazio-egilearen datu pertsonalak (izena, IFZ edo AIZ, telefonoa eta helbidea). Kalteak ibilgailuan gertatu badira, erreklamatzen duenak jabea izan behar du.
- - Erreklamatutako kaltearen egoeren deskribapen xehatua, lekua eta data adierazita, bai eta, ustez, istripua eragin duen ondasunaren edo zerbitzu publikoaren hutsaren deskribapena ere. Kalte pertsonalengatik, medikuaren txostenaren kopia.
- - Istripuaren lekukoen izena eta helbidea, halakorik balego, eta lekuko-deklarazioa lortu beharko balitz.
- - Udaltzaingoak edo Ertzaintzak eginiko txostenen kopia, halakorik balego (argiketak).
- - Ebaluazio ekonomikoa, egiterik badago.
- - Egokitzat jotzen den bestelako dokumentazio- edo froga-mota (perituaren txostenak, argazkiak...).

Jaso ondoko prozedura

1. Eskabidea Esan Bulegoan jasotzea.
2. Ekonomia Arloari, Zerga Kudeaketaren Atalari, bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

3 hilabete.
Legala: 6 hilabete.
Isilbidea: kontrakoa

Ondoko tramiteen laburpena

-- Udal-perituaren txostena, udal-erantzukizunari buruzkoa eta, hala badagokio, kalteen balioespenari buruzkoa. Pertsona interesdunei ematen dien informazioa eta agiriak eskatzen ditu, beharrezkoak izanez gero.
- Baiespen-proposamenaren kasuan, pertsona interesdunari kalte-ordainaren kitapena bidaltzea.
- Baiespenaren edo ezespenaren dekretua. Ordainketa lehenengo kasuan.

Lege esparrua

30/92 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
429/93 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, Herri Administrazioek Ondarearen gaineko Erantzukizunaren alorrean baliatu beharreko Prozeduren Araudia.
7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena. 21. eta 54. artikuluak.