Lizentzia hau ematen da ibilgailu astunek (8 TMtik gorako pisu gordina duten ibilgailuak) Udalaren titulartasuneko bideen erabilera arrunta, berezia edo ohikoa izan dezaten, batez ere, baso-ustiategien edo bestelakoen (obrak, etab.) ondoriozko garraioan jarduteko.
Jabetza, edo lizentziaren titularra edo garraiolaria edo pertsona horien legezko ordezkaria.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
- Lizentziaren eskabide-orria, eta, bertan, bidearen izena, jardueraren kokapena, ibilgailuen ibilbidea, erabiliko diren ibilgailuen matrikula, estereoko bolumena, garraioa hasteko eta ukatzeko datak, -hala behar denean- eta bilketa egiteko lekuak adieraziko dira.
- Basogintzako Administrazioak ebaketa egiteko emandako baimena, lizentzia edo obra-jakinarazpena edo dena delakoa.
1. Eskabidea Esan Bulegoan jasotzea.
2. Ekonomia Arloari, Zerga Kudeaketaren Atalari, bidaltzea.
Indarrean dagon ordenantza fiskalaren arabera
- Zenbatetsitako epea: 7 egun.
Legezko gehieneko epea: hogeita hamar egun.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa.
1. Agiriak aztertzea, Udaltzaingoaren txostena eskatzea, ibilgailuaren egoera bideoan grabatzen baitu.
2. Bermea emateko eskakizuna.
3. Lizentzia emateko ebazpenaren irizpena eta jakinarazpena (bermea aurkeztu ondoren).
4. Tasan zerga-likidazioa, lizentziaren pertsona titularrari jakinarazten zaiona arauzko epeetan ordaintzeko
5. Aprobetxamendua amaituta, idatziz eskatuko da bermea itzultzeko, eta bermea itzuliko da, bidea egoera onean dagoela egiaztatu ondoren (Udaltzaingoaren txostena).
- Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 84. artikulua eta horrekin bat datozenak (BOE, 264 zk., 2003-11-04) - Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa) (BOE, 161 zk., 1986-07-07) - Udalaren herri-jabariaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren udal-titulartasuneko bideen erabilera arautzen duen Udal Ordenantza (F epigrafea) , BAOn argitaratua, 1998-12-31n .