Zerbitzu Ekonomikoak

Tributu-egintzak berraztertzeko errekurtsoak. Bidegabeko sarrerak itzultzea, hala badagokio

Zer da? - Zertan datza?

Zerga-likidazioa aldatzeko eskaera. Bidegabeko sarrerak itzultzea, hala badagokio.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga
Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga
Tasak eta prezio publikoak

Nork eska dezake?

Zergaduna, kasu hauetan::
a) Interesdunaren ustez, zerga-likidazioan, ordainagirian, eta abar hutsa dagoenean, materiala izan edo gertakariari dagokiona izan.
b) Zerga-zorren edo -betebeharren ordainketa birritan egiten denean.
c) Ordaindutako zenbatekoa zerga-zorren kopurua baino handiagoa denean
d) Ordainketa exijitzeko ekintza preskribatu ostean zenbatekoak ordaindu direnean.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabidea zehazten duen eskaera
- Eskaeran adierazitakoa egiaztatzen duten agiriak
- Itzulketa egiteko:
Itzuli beharreko agiri originalak:
Hartzekodunen orria

Jaso ondoko prozedura

Agiriak aztertzea, ataleko pertsona arduraduna proposatzea eta alkatetzaren dekretua ematea, pertsona interesdunari jakinaraziko zaiona.

Prezioa / Kostua

Ez dagokio

Prozesuaren epeak

Hilabete

Ondoko tramiteen laburpena


Alkatetza-dekretua egiten da, aldekoa bada:
-- Beste zerga-likidazio bat egingo da, eta interesdunari jakinaraziko zaio eta/edo bidegabe sartu dena itzuliko da.

Lege esparrua

Galdakaoko Udaleko zergak eta zuzenbide publikoko sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Udal Ordenantza