Zerga honek zerga-aldian hiri-izaerako lurren balioan gertatzen den gehikuntza kargatzen du, edozein titulurengatik beren jabetza eskualdatzen bada, edo lur horien gainean jabaria mugatzen duen gozamenezko eskubidea eratzen edo eskualdatzen bada. Zerga hori likidatzeko eskaera da.
Salerosketa bidez eskualdaketetan saltzen duen pertsona eta udalerrian higiezin bat herentzian edo dohaintzan eskuratzen duten pertsonak.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun baliodun dira, saltzen edo dohaintzan ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta urtebetekoa eskualdatzailea hiltzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
Salmenta-, dohaintza- edo herentzia-eskrituraren fotokopia.
Herentziaren kasuan, onarpenerako eskritura publikoa formalizatu ezean, eskualdatutako ondasunen deklarazioaren kopia aurkeztu beharko da Bizkaiko Foru Ogasunean.
Zerga likidatu, zerga likidazioa onartu eta zergadunari jakinarazten zaio.
aurkezpena doakoa
Orientagarria: 3 hilabete. Gehieneko epea: 4 urte.
--8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzko Zergarena
-- Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzko Zergak erregulatzeko 4. Ordenantza Fiskala .