Zerbitzu Ekonomikoak

TMIZ Ibilgailu historikoen edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuen aldeko hobaria

Zer da? - Zertan datza?

Zergaren %100 arteko hobari bat izango da ibilgailu historikoentzat edo gutxienez hogeita bost urte dituzten ibilgailuentzat, fabrikazio-egunetik zenbatuta, edo, hura ezagutu ezean, lehenengoz matrikulatu zen egunetik edo, bestela, ibilgailu-mota edo -modelo hori fabrikatzeari utzi zitzaionetik.

Nork eska dezake?

Interesdunak (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)
Betekizunak:
Ibilgailu historikoak: Historiko izenez ezagutzen den matrikula berezia dutenak
25 urtetik beherako ibilgailuak, zergaren sortzapen-dataren aurreko ekitaldian beteta.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

Hobari-eskabidea (ESTEKA eskabide orokorrera jotzeko)
Ikuskaritza Teknikoko Txartela edo lehenengo matrikulazioa egiaztatzen duen agiria edo ibilgailua fabrikatzeari utzi dioten eguna.

Jaso ondoko prozedura

Agiriak aztertzea, ataleko pertsona arduraduna proposatzea eta alkatetzaren dekretua ematea, pertsona interesdunari jakinaraziko zaiona.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Hilabete. Gehienezkoa, legez: 6 hilabete ebazteko

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

? 7/1989 FORU ARAUA, ekainaren 30ekoa,Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.
? Udal Ordenantza Fiskala, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duena.