Zerbitzu Ekonomikoak

TMIZ TMIZren zergaren salbuespena desgaituen alde

Zer da? - Zertan datza?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuesteko eskabidea, 14 zerga-zalditik behera duten ibilgailuen titularrentzat, desgaitasuna aitortuta izanik.

Nork eska dezake?

Desgaitasunen bat duten pertsonak edo desgaitasunen bat duen pertsona baten izenean matrikulatuta dauden ibilgailuen legezko ordezkari titularrak, erabilera esklusiborako, eta salbuespen hori aplikatuko zaie desgaitasunen bat duten pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuei eta desgaitasunen bat duten pertsonak garraiatzeko erabiltzen direnei. Horretarako, eskakizun hauek bete beharko dira:
Hauek hartuko dira desgaitasunen bat duten pertsonatzat:
A) %33 eta %65 bitarteko desgaitasun-gradua onartuta dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonak; halakotzat joko dira abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazitako egoeretako batean daudenak .
b) %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.
Ibilgailuek desgaitasunen bat duen pertsonaren izenean egon beharko du.
Ibilgailuak desgaitasunen bat duen pertsonaren erabilera esklusiborako izan beharko du.
Ibilgailuak 14 zerga-zaldi baino gutxiago izan behar du (gurpil-aulkiarekin erabiltzeko ibilgailu egokitua salbu)
Onuradunak ezin izango du bi ibilgailugatik onura sozialaz gozatu aldi berean; beraz, dagoeneko desgaitasunen batengatik salbuespenik badu, uko egin beharko dio salbuespen horri beste ibilgailu batengatik salbuespena eskatzeko unean.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

IFZren edo AIZren (atzerritarrak, egoitza-txartela edo pasaportea) fotokopia.
Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren eta ikuskaritza teknikoaren txartelaren fotokopia.
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako elbarritasun-egoeraren aitorpen ofizialaren fotokopia.
Ibilgailuaren titularraren deklarazioa, ibilgailua desgaitasunen bat duen pertsonaren erabilera esklusiborako dela justifikatzen duena.

Jaso ondoko prozedura

Agiriak aztertzea, ataleko pertsona arduraduna proposatzea eta alkatetzaren dekretua ematea, pertsona interesdunari jakinaraziko zaiona.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Hilabete.

Ondoko tramiteen laburpena

--

Lege esparrua

7/1989 FORU ARAUA, ekainaren 30ekoa,Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.
Udal-ordenantza fiskala, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duena.