Ibilgailu berri bat matrikulatu aurretik zergaren alta eta ordainketa egitea Probintziako Trafikoko Buruzagitzan edo aldi baterako bajan egon diren ibilgailuentzako altaren kasuan.
Ibilgailua matrikulatzeko erabiliko den pertsona, udalerrian erroldatuta dagoena (pertsona fisikoa) edo helbide fiskala udalerrian duena (pertsona juridikoa).
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
Probintziako Trafikoko Buruzagitzan ibilgailuaren titularra izango den pertsonaren edo erakundearen IFZ edo AIZ (IFZ: pertsona fisikoak eta juridikoak; AIZ: atzerritarrak).
Ez dagokio
1. Kuota proportzionalki banatuko da, hilabete naturalen arabera.
Kuotaren zenbatekoa hilabete naturalen arabera banatuko da proportzionalki, lehenengo eskuratzea egiten den egunari dagokion hilabetea barne.
2.- Urteko tarifak:http://www.galdakao.eus/ordenantzak/
Eskabidearen unean:
Ez dagokio
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga araupetu duen foru-araua.
- Zerga bera arautu duen udal-ordenantza fiskala.