Tokiko erregistroan izena emateko eskabidea, egoitza soziala Galdakaon duten eta batez ere udalerrian lan egiten duten elkarteentzat.
Elkarte interesdunaren edozein pertsona ordezkari, baldin eta aurretik Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean alta emanda badago.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era
b) Torrezabal Kultur Etxean
Aurrez aurre: 08:30etik 14:30era.
c) Txapelena Baserrian
Aurrez aurre: 15:00etatik 20:30era.
- Eskaera normalizatua.
- IFKren fotokopia.
- Eusko Jaurlaritzak zigilatutako estatutuen kopia.
- Zuzendaritza Batzordearen eraketa eta osaeraren aktaren kopia.
- Ordezkarien harremanetarako datu eguneratuak.
- Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean alta-ebazpenaren fotokopia.
- Udalaren webean datuak argitaratzeko baimena (interesik badute)
1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3. Eskabidea Kultura Arloari bidaltzea.
Kosturik gabe.
-Zenbatetsitako epea: hiru egun.
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.
1. Baldintzak behar bezala betetzen direla egiaztatu ondoren, elkartea erregistroan jasoko da.
2. Jakinarazpen bat bidaliko zaio eta, horren bidez, tokiko elkarteen erregistroan jaso dutela emango zaio aditzera.
- 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen Lege Orokorra dena (EHAA, 134 zk., 2007-07-12)-30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena etaAdministrazio Prozedura Erkidearena (1992/11/27ko BOE, 285 zk.; 1992-12-28ko 311 zk.; 1993-01-27ko 23 zk.).