Udaltzaingoa

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia-eskaera

Zer da? - Zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa sailkatutako edozein animalia eduki ahal izateko udal-lizentzia.

Nork eska dezake?

Pertsona interesdun oro, adinduna eta Galdakaoko biztanlea (erroldatua), edo bere legezko ordezkaria.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan; aurrez aurre (udaltzain bat hurbilduko da, izapidea egiaztatzeko):
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide-orria eredu ofizialaren arabera (webean eskuragarri)
- NANaren fotokopia.
- NANeko argazkiaren neurriko argazki bat.
- Gaitasun fisikoaren eta ahalmen psikologikoaren ziurtagiria, zentro baimenduak emandakoa.
- Animaliaren dokumentazioa:
1) Ezaugarri horiek dituen animalia edukiz gero: osasun-kartilla eta mikrotxiparen bidezko identifikazioa.
2) Oraindik horrelako animaliarik eduki ezean, dokumentazioa hartzen denetik gehienez hamabost eguneko epean aurkeztu beharko da dokumentazioa.
- Gizarte-erantzukizuneko asegurua formalizatu izanaren ziurtagiria, gutxienez 120.000 euroko babesarekin, frankiziaz salbuetsia (101/2004 Dekretuaren III. eranskina). Horretarako sinatutako polizaren kopia eta indarrean dagoen azken ordainagiriaren kopia.
- 50/1999 Legearen 13-3. artikuluan zehaztutakoen arabera arau-hauste larriengatik edo oso larriengatik zehapenik jaso ez izanaren zinpeko deklarazioa (webean dagoen eredu ofizialaren arabera)
- Udalaren aldeko baimena, zigor-aurrekarien gaineko ziurtagiria eskatu ahal izateko (Udalak emaniko inprimakia)

Jaso ondoko prozedura

1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskabidea erregistro berezian erregistratu.
2.- Espedientea Udaltzaingora bidali (Administratiboa) interesdun pertsonak dokumentazio osoa, behar bezala sinatua, entregatzen duenean.
3.- Ebazpena prestatu eta espedientearekin batera Idazkaritzak gainbegira dezan prestatu (Zerbitzu Orokorrak).

Prezioa / Kostua

Sin coste ya que no tiene tasa aparejada, independientemente de que se cobre una tasa por expedición de copias.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: 15 egunetan.
- Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1.- Aurkeztutako agiri bakoitzaren baliozkotasuna eta indarraldia egiaztatu.
2.- Justizia Ministerioan aurrekari penalen derrigorrezko ziurtagiria eskatu
3.- Idazkaritza eta Kontratazio sailean Galdakaoko animalien babes eta edukitzerako ordenantza arautzaileari dagokionez arau-hauste larri edo oso larriren baten inguruko informazioa ematen duen txostena eskatu.
4.- Lizentzia eman eta lizentziaren eta txakurraren erregistroaren ziurtagiria eman.
5.- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatu.

Lege esparrua

50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa. (BOE, 307 zk., 1999/12/24).
-87/2002 Errege Dekretua, 50/1999 Legea garatzen duena.
-Eusko Jaurlaritzaren 101/2004 Dekretua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzkoa
-Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko Udal Ordenantza arauemailea) BAO, 66 zk., 2008-04-08).