Zerbitzu Ekonomikoak

Ondare Erantzukizuneko erreklamazio-idazkiak

Zer da? - Zertan datza?

Udalaren erantzukizunekotzat jotzen diren kalteengatik ordaina eskatzea.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Telefonoz: 94 401 05 00 eta txartela posta bidez bidalita.

Beharrezko dokumentazioa

Erreklamazio-idazkia, alderdi hauek jasota:
a) Izandako kalteen azalpena.
b) Kalteen eta zerbitzu publikoaren artean dagoen kausazko harremana.
c) Ebaluazio ekonomikoa.
d) Egokitzat jotzen diren alegazioak, agiriak eta informazioak.
e) Hala behar denean, froga-eskaera, frogatzeko proposatzen diren bideak zehaztuta.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
2. Agiri moduan, kopia zigilatua ematea, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
3. Eskabidea dagokion arloari bidaltzea.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: lau hilabete.
- Ebazteko gehieneko epea: sei hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Hala behar denean, frogak aurkeztea (lekukoak edo bestelakoak)
2. Dagokion udal-arloak txostena egitea.
3. Entzunaldiaren izapidea betetzea.
4. Ebazteko proposamena egitea.
5. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, 6.000 eurotik gorako erreklamazioetan.
6. Ebazpena.

Lege esparrua

- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 139. artikulutik 144. artikulura bitartekoak (BOE, 285 zk., 1992-11-27; 311 zk., 1992-12-28; 23 zk., 1993-01-27)- 429/1993 Errege Dekretua (Ondare-erantzukizunaren arloko prozedurari buruzkoAraudia, BOE, 1993-03-26).