Idazkaritza Orokorra

Administrazio-kontrataziorako eskaintzak aurkeztea

Zer da? - Zertan datza?

Kontratazioko-espediente ireki, negoziatu edo murriztu baterako eskaintzak aurkeztea.

Nork eska dezake?

Interesduna (ordezkaritzarako baimena, hala badagokio)

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan:
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era
b) Postaz:
Posta ziurtatuaren bidez, Kontratazio Zerbitzuari fax bidez (94.456.05.04) proposamena bidali zaiola jakinarazita, aurkezteko azken egunaren 23:59ak arte.

Beharrezko dokumentazioa

1.- Prozedura IREKIA.
1.1.- A gutun-azala (administrazio-agiriak):
a) Parte-hartzailearen edo beraren ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Nahikoa da eskanerraren bidez edo baliabide informatikoen bidez eskuratutako dokumentuaren edo fotokopiaren bidez.
b) Lizitatzailearen ardurapeko deklarazioa, administrazioarekin kontratatzeko legez ezarritako baldintzak eta kontratazio honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela adierazita, administrazio-baldintzen agiriaren I. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Agiriak originala izan behar du.
c) Enpresa bat baino gehiago lizitaziora enpresen aldi baterako batasuna eratuta aurkezten badira, proposamenaren idatzia aurkeztu beharko dute (horretarako, V. eranskinaren eredua erantsi da); bertan, sinatzen duten enpresarien izenak eta egoerak adierazi beharko dira, horietako bakoitzaren partaidetza eta ordezkariaren edo ahaldun bakarraren izendapena, kontratutik ondorioztatzen diren betebeharrak betetzeko eta eskubideak gauzatzeko botere nahikoarekin. Kontratua aldi baterako elkarteari esleitzen bazaio, orduan bakarrik formalizatu beharko da elkartea eratzeko eskritura publikoa. Aldi baterako batasunen iraupena bat etorriko da kontratua iraungi arteko epearekin.
d) Atzerriko enpresen kasuan, kontratuaren ondorioz zuzenean edo zeharka gerta litezkeen kasu guztietan, Espainiako edozein epaitegi eta auzitegi motaren jurisdikzioari men egingo diotela dioen adierazpena aurkeztu beharko dute; beharrezkoa izanez gero, atzerriko foruari uko egingo diotela ere adierazi beharko dute adierazpenean. Enpresa hauentzako araudia baldintza-agiriaren VII. eranskinean jasotakoa da.
e) Enpresak emandako informazioen konfidentzialaren izendapena: Egokitzat joz gero, lizitatzaileak, IV. eranskinean jasotako ereduarekin bat, sekretu tekniko edo komertzialei lotuta egoteagatik, isilpekotzat jotzen dituen eskaintzaren informazioak eta alderdiak adierazi ahalko ditu.
f) Karatulan hala ezarrita badator, eskatutako lanbide- edo enpresa-gaikuntza izatea egiaztatzen duen dokumentu originala edo fotokopia konpultsatua.
g) Enplegatuen % 2k desgaitasuna duelako baldintza edo dagozkion neurri alternatiboak betetzen dituelako dokumentazioa, hala badagokio.
Elbarrituen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legean xedatutakoarekin bat, plantillan 50 langile edo gehiago dituzten lizitatzaileek plantillaren %2k desgaitasunen bat duten langileak izan beharko dute edo desgaitasunen bat duten langileen aldeko erreserba-kuotaren salbuespenezko betebehar alternatiboa arautzen duen apirilaren 8ko 364/05 Dekretuan ezarritako neurriak hartu beharko dituzte.
Ondorio horietarako eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 4. xedapen gehigarriarekin bat, lizitatzaileek enpresa-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, plantillan dagoen langile-kopuru osoarekin eta plantillan desgaitasunen bat duen langile-kopuruarekin, edo, legez ezarritako neurri alternatiboen kasuan, salbuespenezko deklarazioaren kopia eta aurreikusitako neurriak jasotzen dituen lizitatzailearen deklarazioa.
1.2.- B gutun-azala (Formula bidez kuantifikatzen ez diren irizpideak):
Lizitatzaileek beren eskaintzak balioesteko eta neurtzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte, karatulan ezarritako formula bidez kuantifikatu ezin diren eskaintzak balioesteko irizpideei dagokienez.
Kasu batean ere ezin zaio erantsi gutun-azal honi ez eskaintza ekonomikoa, ez eskaintza ekonomikoaren agiri esanguratsuak, ez formula bidez kuantifika daitezkeen irizpideei buruzko agiriak. Hemen xedatutakoa bete ezean, eskaintzari uko egingo zaio.
1.3.- C gutun-azala (Formula bidez kuantifika daitezkeen irizpideak):
1.3.1.- Administrazio-baldintzen agirian jasotako eredura egokitutako proposamen ekonomikoa. Proposamen bakarra jasoko du.
Proposamen ekonomikoa lizitatzaileak sinatu beharko du (enpresa batzuen kasuan, ABEEren konpromisoa, ordezkari guztiena), eta halakorik ez egotea eskaintza ez onartzeko kausa izango da. Salbuespenez, gutun-azalen irekiera-ekitaldi publikoan, proposamena sinatuta ez dagoela ikusiz gero, Mahaiak erabaki ahalko du ekitaldian bertan sinatu ahal izatea, baldin eta falta den sinadurari dagokion pertsona bertan badago eta aurretik bere identitatea modu frogagarrian egiaztatzen badu.
1.3.2.- Formula bidez kuantifika daitezkeen irizpideak balioesteko beharrezko baldintza-agirien karatulan jasotako beste dokumentuak.
2.- Prozedura NEGOZIATUA.
2.1.- A gutun-azala (administrazio-dokumentazioa):
Atal honetako 1.1. puntuan adierazitako antzeko dokumentazioa.
2.2.- B gutun-azala (Proposamen ekonomikoa eta negoziazioaren alderdiak):
2.2.1.- Administrazio-baldintzen agirian jasotako eredura egokitutako proposamen ekonomikoa. Proposamen bakarra jasoko du.
Eskaintza guztiek kontratuaren prezio garbia eta BEZari dagokion zenbatekoa bereizi beharko dute. Kontratuaren eskaintzarako gehieneko aurrekontua -bertan argi zehaztuko da zenbat dagokion aurrekontu garbiari eta zenbat BEZari- BEZik gabeko oinarrizko aurrekontua da, prezioak erkatzeko eskaintzetan bakoitzaren prezio garbia kontuan hartuta.
ABEEa osatzeko konpromisoa duten zenbait enpresak parte hartzen badute, proposamen ekonomikoa enpresa horietako ordezkari guztiek sinatu beharko dute.
2.2.2.- Baldintza-agiriaren 16.klausulak adierazten duen eta karatulan ezarriko diren negoziazio-alderdi bakoitzari buruzko agiriak.

Jaso ondoko prozedura

1.- Gutun-azalen erregistroan aurkeztu beharreko dokumentazioa gutun-azal itxietan aurkeztea.
2.- Gutun-azal itxiak gutun-azalen erregistroan erregistratzea, erregistro horretara esleitutako langileak ziurtagiri egokia emanda.
3.- Espedientea Kontratazio Sailera bidaltzea, gutun-azalen erregistro horretara esleitutako langileak ziurtagiri egokia emanda.

Prezioa / Kostua

Kosturik gabe.

Prozesuaren epeak

Ondoko tramiteen laburpena

Lege esparrua

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Errege Lege Dekretuaren 145. artikulua eta hurrengoak.
Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartu zuen 1098/2001 Errege Dekretuaren 78 eta 80. artikuluak (BOE, 257. zk., 2007ko urriaren 26koa).
817/2009 Errege Dekretua (BOE, 118, 2009ko maiatzaren 15ekoa).