Udaltzaingoa

Arma-txartelak ematea

Zer da? - Zertan datza?

4. kategoriako armen txartela emateko eskabidea (airez edo beste gas konprimitu batez eragindakoak, "txinberak").

Nork eska dezake?

Pertsona interesdun oro, 14 urtetik gorakoa eta Galdakaoko biztanlea, edo bere legezko ordezkaria.

Non tramitatzen da?

a) Esan Bulegoan; aurrez aurre (udaltzain bat hurbilduko da, izapidea egiaztatzeko):
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Beharrezko dokumentazioa

- Eskabide-orria (remisión a modelo correspondiente).
- NANa.
- Arma erosi dela egiaztatzen duten agiriak.

Jaso ondoko prozedura

1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
2. Baimena ematea eta tasa likidatzea, txartela emanez.

Prezioa / Kostua

Tasa (3,50 euro).

Prozesuaren epeak

- Zenbatetsitako epea: unean bertan.
- Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: kontrakoa.

Ondoko tramiteen laburpena

1. Udaltzaingoan erregistratzea.
2. Atzemandako Armen Sailari ale bat bidaltzea.

Lege esparrua

- Armen araudiari buruzko 137/1993 Errege Dekretuaren 3 eta 105. artikuluak (BOE, 55 zk.)