Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin.
Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.
a) Esan bulegoan:
- Ordua: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:30era
b) Posta elektroniko bidez (esan@galdakao.net), nortasun-egiaztagiriaren fotokopia aurkeztuz (NAN, pasaportea, gidabaimena) eta bolantea ohiko posta bidez bidaltzea aurkeztutako egiaztagiriaren helbidera.
- Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan.
- Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako hau aurkeztu beharko du:
a) Bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
b) Bere ordezkaritza egiaztatzen duen jatorrizko agiria.
c) NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
- Eskaera telefonoz eginez gero, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizenak (eta erroldan jasota dagoen helbidera baizik ez da txartela bidaliko).
1. Interesdunaren edo eskatzen den txartelean jaso beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
2. Txartela eskatzeko izapidea sistema informatikoaren bidez egitea.
3. Familiako errolda-txartela zigilatzea eta sinatzea.
4. Familiako errolda-txartela interesdunari ematea. Telefonoz eskatuz gero, Udalak ezarritako prozeduraren arabera bidali behar da postaz.
Kosturik gabe.
Unean bertan aurrez aurre. Eskaera posta bidez eginez gero, 48 ordutan, gutxi gorabehera.
Ez dagokio
- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)