Hil den pertsona bati biztanleen udal-erroldatik baja emateko eskaera egitea, prozedura arruntaren bidez egiten ez denean (Estatistikako Institutu Nazionalak heriotzaren agiria bidaliz) edo hala eskatuta Epaitegiaren heriotza-ziurtagiriaren fotokopiarekin.
Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
- Heriotza-ziurtagiria. ("Udalaz kanpoko izapideetan" dagokion fitxako zenbakira deituta)
-Baja EINi jakinarazita ere egin daiteke.
1. Eskatzen duen pertsonaren datuak egiaztatzea.
2. Heriotza-ziurtagiria jasotzea.
3. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea.
4. Heriotza-ziurtagiria fotokopiatzea edo eskaneatzea.
Kosturik gabe.
Eskabidearen unean:
EINi jakinaraztea eta artxibatzea.
- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)