Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzea, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.
Interesa duten 16 urtetik gorako guztiek edo haien legezko ordezkariek.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
Aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izango dira aldatu behar den datuaren arabera: NAN, pasaporte edo bizileku-baimenari buruzko daturen bat bada, agiri hori aurkeztu beharko da; ikasketei buruzko daturen bat aldatu nahi izanez gero, berriz, dagokion titulu akademikoa aurkeztu beharko da.
1. Behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
2. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan aldatzea.
3. Agiriak fotokopiatzea/eskaneatzea.
Kosturik gabe.
Eskabidearen unean:
EINi jakinaraztea eta artxibatzea.
- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)