Jaioberria den pertsona bat biztanleen udal-erroldan izena emateko eskaera egitea, izena emateko prozedura arruntaren bidez egiten ez denean (Estatistikako Institutu Nazionalak jaiotzaren agiria bidaliz).
Jaioberriaren aitak edo amak edota senide batek.
a) Esan Bulegoan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.
- Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
- Jaioberria agertzen den familia-liburua.
- Aita eta ama etxebizitza horretan bizi direla agertzen ez bada, bertan agertzen ez den pertsonaren zaintza eta babeserako epaiaren edo baimenaren fotokopia beharko da.
-Jaiotzaren alta emango da, baldin eta gurasoek eskatzen ez badute EINek jakinarazten duenean.
1. Aurkeztu beharreko inprimakia eta agiriak biltzea.
2. Agiriak egiaztatzea.
3. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea.
4. Agiriak fotokopiatzea/eskaneatzea.
Kosturik gabe.
Eskabidearen unean:
EINi jakinaraztea eta artxibatzea.
- 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia (BOE, 190 zk., 1986ko abuztuaren 14koa)- 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (BOE, 80 zk., 1985eko apirilaren 3koa)