Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Gardentasuna

Gardentasuna

Ikus azpimenua

Gardentasuna, legezko betebehar bat izateaz gain, ezinbesteko baldintza da herritarren ahalmena ahalik eta gehien garatu nahi denean. Argitasuna, zintzotasuna eta administrazioaren irekitasuna jada ez dira aukerak, ezinbesteko baldintza baizik, administrazioaren eta herritarren arteko harremana lankidetzan gauzatzeko.

Prozesuen gardentasuna eta trazabilitatea (jakitea nor, nola, noiz eta zergatik) herritarren eskubidea dira, eta, baita ere, sinesgarria izateko ezinbesteko baldintza.

Galdakaoko Udalaren egiteko nagusia da herritarrek informazio publikorako sarbidea izatea bermatzea, bai modu proaktiboan (inork eskatu gabe), bai erreaktiboan (informazio jakin baten eskaera zehatzei erantzunez).