Bilatzailea:

Zerbitzuak | Euskara |

Testuak zuzentzea eta itzultzea

Testuak zuzentzea eta itzultzea

Ikus azpimenua

Galdakaoko berrikuste, itzulpen eta zalantza zerbitzua (GaBIZ)

Udalak doako berrikuste-, itzulpen- eta zalantza-zerbitzua eskaintzen die hala eskatzen dioten herriko elkarte, merkatari eta ostalariei, euskarazko testuak berrikusteko, gaztelaniatik euskarara itzultzeko edo hizkuntza-zalantzak argitzeko.

Onuradunak:

  • Galdakaoko establezimenduak (dendak, ostalariak...)
  • Galdakaoko elkarteak (kirol elkarteak, kulturakoak...)

Zerbitzua:

  • Berrikuste-zerbitzua: Testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 karaktere izango ditu.
  • Itzulpen-zerbitzua: Testu laburrak izango dira, 1.000 karaktere ingurukoak.
  • Zalantza-zerbitzua: Merkatarien, ostalarien eta elkarteen lanarekin lotura duten euskarazko hitz, termino edo esaldien gaineko kontsultak.