Artisten Katalogoa - Alta eskatu

Ongi etorri Galdakaoko artisten Katalogora GAK.

Bertan egon nahi baduzu, hutsuneak bete besterik ez duzu egin behar.

Datu Orokorrak

Erlazionatutako Interneteko helbideak

Irudiak

Diziplina artistikoak

BAIMENA

Udalak, artisten katalogoan sartzearren, zuen baimena eskatzen dizue bere web orriaren edo beste hedabide batzuen bidez, identifikazio-datuak, datu pertsonalak, informazio komertziala, argazkiak, bideoak, audioa eta irudiak argitaratzeko eta zabaltzeko, udalerriko artea eta kultura sustatzeko eta sustapen kulturaleko bide eta tresna izateko.

Baimen honen barruan sartzen dira: identifikazio-datuak, datu pertsonalak eta komertzialak argitaratzea; ematen dizkiguten argazkiak, bideoak, audioak eta irudiak erreproduzitzea, argitaratzea eta zabaltzea. Dibulgazio-, kultura-, estatistika- eta sustapen-helburuetarako erabiliko dira. Baimen horrek ez du inolako konpentsazio ekonomikorik ekarriko, ezta kalte-ordainik ere, argazki, bideo, audio eta irudi horiek erabiltzeagatik, sortutako itxaropenak barne.

Argazki, bideo, audio edo irudi horiek erabiltzeak gizabanakoaren duintasuna bermatu eta zainduko du, bere ustiapena edo deserosotasuna eragozteko, eta ez du ekarriko haren eskubideetan bidegabe sartzea.

"KULTURA, KIROLA ETA AISIAREN KUDEAKETA " tratamenduaren helburua da kulturak, kirolak eta aisialdiak ematen dituzten edo kultura- eta kirol-zerbitzuak eman dituzten zerbitzuen erabiltzaileak kudeatzea. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta horien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.

DATU BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren izena KULTURA, KIROLA ETA AISIALDIAREN KUDEAKETA
Tratamenduaren arduraduna Galdakaoko Udala
Helbidea: Kurtzeko plaza 1 - 48960 Galdakao
Datu babeseko ordezkaria (harremana) Datuen babeseko delegatua
e-Mail: dpd@galdakao.eus
Tratamenduaren helburuak Kultura, kirola eta aisialdiko arloak emandako zerbitzuen edo kultura eta kirol izaerako zerbitzuak eman dituzten erabiltzaileen kudeaketa.
DBEN: 6.1.a) interesdunak bere datu pertsonak tratatzeko baimena eman zuen helburu zehatz baterako eta batzuetarako.
Tratamenduaren oinarri juridikoa DBEN: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
  • Zerbitzu desberdinak arautzen dituzten erregelamenduak edo oinarriak
Kontserbatzeko epea Datuak eskatu zireneko helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran kontserbatuko dira. Ondoren, Ondare Historikoaren legeria aplikatuko litzateke (7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa).
Eskubideak baliatzea Interesdunak eskuratzeko, zuzentzeko, datuak kentzeko, eta tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzake, goian adierazitako helbidera idatziz komunikazioa zuzenduz, NANaren edo identifikazio dokumentu baliokidearen kopia barne.
Era berean, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari erreklamatzeko eskubidea du.