Bilatzailea:

Galdakao ezagutu | Jaiak |

Santakurtzak

Santakurtzak

Ikus azpimenua

Udalerriko Zaindari jaiak irailean ospatzen dira eta hilaren 14a da jaiegun handiena, "Kurtze Santuaren Gorespena". Horregatik, ospakizun jarduerak irailean egiten dira.

Galdakaoko jaiei Santakurtzak edo Santakrutzak deitu ohi zaie.

Azken hamarkadetan 10 jaiegunen programazioa finkatzen ari da, 2 asteburu osorik hartuz (ostirala, larunbata eta igandea). Jasota dagoenez, beste sasoi batean ez zen zehazki horrela izan. Kuadrillen ohiko igoerarekin hasten dira jaiak, Plazakoetxetik udaletxerainoko ibilbidea eginez, herriko arteria nagusietako bat zeharkatuz, Juan Bautista Uriarte kalea hain zuzen. Hamar egunez jarraian, kontzertuak, kalejirak, kirol-ekitaldiak, haurrentzako jarduerak eta topaketa gastronomikoak izaten dira herrian.

Irailaren 14a beti mantendu da "egun handi" moduan eta jaiak herriko jaiegunaren ondoko "errepetizio igandez" amaitzen dira, elkarren ondoko egunak ez badira.

2020an eta 2021ean, Covid19-k eragindako pandemia dela eta, ez dira jaiak ospatu.

Bakoitzak erabaki dezala nola bizi jaiak: lagunekin,  binaka, bakarrik, senideekin… Baina argi izan dezagun errespetuak Santakurtzen oinarria izan behar duela. Eta jakina, galdakoztarron erdiek, emakumeek, jaiak lasai, aske, erasorik gabe eta giro onean bizitzeko eskubide osoa dute. Hau ulertzen ez dutenek ez dute gure kaleetan lekurik.

Santakurtzak 2019 - Galdakao


Azken urteetako kartelak: