Prebentzio-zerbitzuak, drogen erabilera eta kontsumoa eta bestelako praktika arrisku-jokaerak kudeatu ahal izateko baliozko tresnak jarri nahi ditu galdakoztarren esku.
JARDUNBIDEAK
Hezkuntza-sistemak ikasleen garapen integrala lortzeko egiten duen lanarekin kolaboratzea.
Kontsumo jakin batzuen eta arrisku-jokaeren aurrean, erabakiak hartzeko eta erantzukizuna izateko jarrerak bultzatzea.
Sentsibilizazio-mezua herritar guztiei bidaltzea, horretarako prestatutako kanpainen bidez.
Gazteen aisialdi-guneekin kolaboratzea, pertsona gisa ikasi eta garatzeko eremutzat hartuta, eta arrisku-kontsumoak prebenitzeko zereginetan laguntzea.
Baliabideak familien esku jartzea, seme-alabei heziketa osasungarria eman diezaien laguntzeko.
Droga-kontsumo eta arrisku-jokaera jakinetatik eratortzen diren arriskuen aurrean, herritarrak prestatzeko jarduerak egitea.
Horretarako, programa desberdinak garatzen dira ondoko jardute-eremuetan:
Eskolako prebentzio-programak (tailerrak, programa bereziak,.).