Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Migrazioa

Migrazioa

Ikus azpimenua

Galdakaoko Udaleko migrazio-arloa atzerriko immigrazioaren ondoriozko kultura-aniztasunaren kudeaketaz arduratzen da..

Galdakaon erroldatutako 29.427 pertsonetatik 1.764 atzerriko herrialderen batean jaio dira, hau da, biztanleriaren % 6 gutxi gorabehera. Errealitate horren aurrean, agerian geratzen da kultura-aniztasuna udalerriaren errealitatea dela.

Udalak aniztasun horren balioa aitortu nahi du, eta kulturen arteko bizikidetza sustatu, Galdakaon bizi diren pertsona guztien arteko tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko. Beraz, Galdakaoko Udalaren migratzaileen zerbitzuaren helburua udalerriko migratzaileei gainerako herritarren eskubide berberak bermatzea da, gurekin eta gure artean bizi daitezen.

Egoera ezagutzeko, Udalak azterketa diagnostiko sakona egin zuen Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera, legegintzaldi honetarako Gobernu Planaren 56. puntuan zehazten den bezala.

2020an bildutako datuek diote atzerritar jatorriko pertsonen ia erdia Latinoamerikako herrialderen batean jaioa dela eta bigarren jatorri nagusia Europako Batasuneko herriak direla. Hirugarren jatorria Magreb da, eta laugarrena, Asia.

Datozen hilabeteetan, Udalak plan zehatz bat landuko du, hemen kontsulta daitekeen diagnostikoak eskaintzen dituen datu, azterketa, abisu eta gomendioak oinarri hartuta.

Atzerritar jatorriko pertsonen egoera Galdakaon -Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak. (6.522 Kb-pdf)


Informazio interesgarria:

Udalak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin. (2.155 Kb-pdf)

Udalak Auzolana I ekimenean parte hartu du, harrera-sistema arrunta indartzeko. (373 Kb-pdf)


Laster baliabideen gida bat sartuko da webguneko atal honetan bertan.