Hemen aurkezten dizuegu Galdakaoko Memoria Ibilbideak, 1936ko Gerran Galdakaon gertatutakoa ezagutzera eman nahi duten ibilbideen sorta.
Ibilbide hauek Galdakaon 1936ko Gerrak utzi zizkigun ondarea eta espazioa ezagutzera ematen dizkigute. Horretarako, Herriguneko hainbat leku batzen dituen ibilbidea dugu alde batetik, eta bestetik, Burdin Hesiko ondarea ezagutzera ematen dituzten bi ibilbideak (Altamirakoa eta Bekeakoa).
Oharra: Altamirako ibilbidea seinaleztatuta dago. Bekeako ibilbidea momentuz ez dago seinaleztatuta (proiektuan dago).
Mapa hau nabigagarria da. Gune bakoitzean klikatuta informazio gehiago irakur daiteke.