Zine-foruma, ekitaldi instituzionala, ibilaldia bunkerretatik eta kale antzekia egongo dira aste honetan Galdakaon, Oroimen Historikoaren aldeko ekimenen artean

Kultura

Galdakaok aste honetan jarraitzen du Oroimen Historikoa berreskuratzeko jarduera-programa trinkoarekin, Gerra Zibila (1936-1939) gori-gori zegoela udalerri honek jasandako bonbardaketen 75. urteurrenean. Plazakoetxeko gordelekuan, 1937ko maiatzaren 19an, hogeitik gorako hildakoak izan ziren.
Aste honetako programa honakoa izango da:
Maiatzak 17, ostegun, 19:30ean: Zine-foruma.
Dokumentalaren izenburua: Zerutik Sua Dator: Aurkezpena eta zine-foruma. Dokumentalaren zuzendaria, Egoitz Rodríguez, bertan izango da.
Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan.
Maiatzak 18, ostirala: Galdakaoko udalaren ekitaldi instituzionala, Plazakoetxen, Galdakaon duela 75 urteko bonbardaketa odoltsuenean izandako biktimen oroimenez, hogei hildakotik gora. 12:00etan. Biktimen senideak egongo dira eta programan Korporazioko ordezkariak eta Musika Eskolako Abesbatza ere izango dira.
Maiatzak 19, larunbata, 09:00etatik 13:00etara:
Ibilaldia Burdin Gerrikoaren bunkerretatik, Elexalde, Olabarri eta Altamirako inguruetatik, Elexalde Elkarteak eta Ganguren Mendi Taldeak koordinaturik. Irteera: 09:00etan, Kurtzeko Plazan, Udaletxe aurretik.
12:00etan Mokadutxoa Elexaldeko plazan, Auzo elkartearen eskutik.
13:00etan Meza Elexaldeko elizan.
Jarduera honen laguntzaileak:
Peña Santa Cruz
Zabalganeko ostatua
Txoko Mozoilo
Txoko Jostaleku
Txoko Barrengorri
Pepeto Kultur Elkartea
Maiatzak 20, igandea, 18:00etan:
Kale antzerkia, herrian zehar, Gazte Asanbladaren eskutik