- Castellano
- Euskera
Zine-foruma, ekitaldi instituzionala, ibilaldia bunkerretatik eta kale antzekia egongo dira aste honetan Galdakaon, Oroimen Historikoaren aldeko ekimenen artean
Kultura
Galdakaok aste honetan jarraitzen du Oroimen Historikoa berreskuratzeko jarduera-programa trinkoarekin, Gerra Zibila (1936-1939) gori-gori zegoela udalerri honek jasandako bonbardaketen 75. urteurrenean. Plazakoetxeko gordelekuan, 1937ko maiatzaren 19an, hogeitik gorako hildakoak izan ziren. Aste honetako programa honakoa izango da: Maiatzak 17, ostegun, 19:30ean: Zine-foruma. Dokumentalaren izenburua: Zerutik Sua Dator: Aurkezpena eta zine-foruma. Dokumentalaren zuzendaria, Egoitz Rodríguez, bertan izango da. Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan. Maiatzak 18, ostirala: Galdakaoko udalaren ekitaldi instituzionala, Plazakoetxen, Galdakaon duela 75 urteko bonbardaketa odoltsuenean izandako biktimen oroimenez, hogei hildakotik gora. 12:00etan. Biktimen senideak egongo dira eta programan Korporazioko ordezkariak eta Musika Eskolako Abesbatza ere izango dira. Maiatzak 19, larunbata, 09:00etatik 13:00etara: Ibilaldia Burdin Gerrikoaren bunkerretatik, Elexalde, Olabarri eta Altamirako inguruetatik, Elexalde Elkarteak eta Ganguren Mendi Taldeak koordinaturik. Irteera: 09:00etan, Kurtzeko Plazan, Udaletxe aurretik. 12:00etan Mokadutxoa Elexaldeko plazan, Auzo elkartearen eskutik. 13:00etan Meza Elexaldeko elizan. Jarduera honen laguntzaileak: Peña Santa Cruz Zabalganeko ostatua Txoko Mozoilo Txoko Jostaleku Txoko Barrengorri Pepeto Kultur Elkartea Maiatzak 20, igandea, 18:00etan: Kale antzerkia, herrian zehar, Gazte Asanbladaren eskutik