Udalaren eskaera beteta argiteria jarri da Merkadillo zubian, eta beraz, zabaldu egin da

Udalaren argiteriaren mantenurako enpresak hainbat foko jarri ditu Merkadillo inguruan, zubia argiztatzeko helburuz. Ilunpetan zegoen orain arte igarobidea, eta ekar zezakeen arriskua dela eta, itxita mantentzen zen zubia. Udalaren ekimenez, argiztatu egin da zubia. 

Behin behinekoa da jarri den argiztapena, hobetu egingo baita datozen asteetan. Hala ere, arriskua eragiten zuen egoera konpondu denez, zubia zabalik dago dagoeneko, oinezkoentzako zein bizikletentzako. Autoek debekatuta dute bertatik igarotzea. 

Argiztapena Udalaren eskariz egin da, baina URAk, berari dagozkion lanen barruan onartu du inbertsio hori, eta beraz, beregain hartuko du kostua. Gauzak horrela, Merkadillo zubiaren titularitatea beregain hartu du berriro Galdakaoko Udalak, eta pasabidea zabaldu du.