- Castellano
- Euskera
Poesia errezitaldia gaur, barikua, eta Andra Mariren dantzaldia (domeka) izango dira Galdakaoko Oroimen Historikoaren sustatzaile
Kultura
Poesia errezitaldia gaur, barikuz, (Gandasegi 20:00etan) eta Andra Mariren dantzaldia domekan (Kurtzeko plaza, 13:00etan) izango dira asteburu honetan Galdakaoko Oroimen Historikoaren sustatzaile, "Galdakao gogora" taldea eta Galdakaoko udalagaz batera antolatutako ekintza-programaren barruan. Ekintzak honakoak dira: Osteguna, maiatzak 10, 19:00etan: Hitzaldi-solasaldia, "Gerra Zibilaren historia eta soziologia". Hizlari: Mikel Aizpurua eat Josu Chueca EHUko irakasleak. Jose Ignacio Basterretxearen koordinaziopean. Gandasegiko gela balioanitzean. Ostirala, maiatzak 11, 20:00etan: "Los poetas Rojos", "El olvido está lleno de memoria" izenburupean. Poesia errezitaldia. Gandasegiko gela balioanitzean. Erritatuko dira: Lorca, Miguel Hernandez, Celaya, Brecht, Alberti...etab. Igandea, maiatzak 13, 13:00etan: Larrain-dantza erraldoia eta berezia Andra Mariren eskutik, 50 bikotetik gora. Kurtzeko plazan.