Memoria Historikoaren Astea zapatu honetan amaituko da burdinazko gerrikotik ibilaldia eginez

Galdakaon, Memoria Historikoaren V. Astea dela eta, programatu diran ekintzak amaituko dira Burdinazko Gerrikotik ibilaldi bat eginez. Ekintza Galdakao Gogora alkarteak antolatu dau Galdakaoko udalaren laguntzaz.


Zapatu honetarako, maiatzak 21, aurreikusitako ibilaldia jente guztiari zabalik dago, eta aurretik ez da izena emon beharrik izango. Kurtzeko plazatik (Udaletxeko plaza) urtengo gara, 09:00etan, Bekelarre eta inguruetatik pasatuz. Joan dan maiatzaren 14an, antzeko ibilaldia egin zan, baina orduan Altamira eta Olabarritik joanez.


Galdakao Gogora alkarteko kideak izango dira, bidean aurkituko dabezan bunker eta trintxeretako zehaztasunak  azalduko dabezanak, Ganguren Mendi Taldearen laguntzaz.


Ibilbide hau programazioaren azken ekintza izango da, baina aurten hitzaldi bi be eskeini dira ("La batalla de Matxitxako y la Euzkadiko Gudontzidia 1936-1937",  "Campos de concentración y batallones de trabajo en Bizkaia 1937-1939") eta urtero 1937ko bonbardaketako biktimen oroimenez, eta, orokorrean, Gerra Zibileko biktima guztien omenez, egiten dan ekialdi instituzionala, kasurako, etxetik atera eta Derion fusilatu ebezan galdakoztarrak.


Era berean, eta aste osoan zehar (maiatzak 16-21), "Euzkadiko Gudontzidia. Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi" erakusketa izan da Gandasegin, ordutegia: 18:00-21:00. Zapatuan, 11:0-14:00.