- Castellano
- Euskera
Maiatzaren 19an adarrak joko dau barriro, Galdakaon orain dala 79 urte bonbardaketak datozela herritarrei abisatzen jaken moduan
Galdakaoko udalak eguen honetan, maiatzak 19, Gerra Zibileko biktimei omenaldia eskeiniko deutse. Ekitaldia Plazakoetxen hasiko da 12:00etan, urtero lez, Galdakaon biktima kopuru handiena eragin eban bonbardaketa frankistaren 79. urteurrenarekin bat eginez, 24 hildako puntu horretan egoan babeslekuan, 1937ko maiatzaren 19an.
Ekitaldi instituzional honetan, "Dinamita" fabrikako adarraren soinua barriro entzungo da. Izan be, soldadu frankisten zerbitzura ebilen abiazioa etorrela holan abisatzen jaken herritarrei babeslekura joan daitezan. Detaile zirraragarri hau posible izango da "Maxam UEB" enpresaren laguntzari esker, erlikia berreskuratu eta martxan ipintea lortu daualako.
Galdakaoko udalak KONBIDETAN deutse interesau guztiei, Galdakao Gogora eta Elexaldeko auzo elkartearen lankidetzaz sustatutako ekintza honetan parte hartu dagien. Bertan biktima hareen senideak egongo dira.
Modu honetan Gerra Zibilean Galdakaon izandako gertaeren Oroimen Historikoa berreskuratzeko astean zehar burutu diran ekintzei jarraipena emoten jake.