Lourdes Herrasti arkeologoak eguen honetan Torrezabalen, 19:00etan hasita, Gerra Zibileko exhumazio-lanaz jardungo dau

Kultura

Lourdes Herrasti arkeologoak hitzaldia eskeiniko dau eguen honetan Torrezabalen, 19:00etan hasita eta bertan Gerra Zibileko exhumazio-lanaz jardungo dau.
Hitzaldia "Galdakao gogora" eta Galdakaoko Udalaren artean, Oroimen Historikoa berreskuratzearen alde, burrukaldi zibilean (1936-1939) Galdakaon jasandako bonbardaketen 75. Urteurrenean , antolatutako ekintza-programaren barruan dago.
Lourdes Herrastik Aranzadik bultzatutako lanen inguruko xehetasunak emongo dauz. Aste honetan bertan, elkarte horrek jakinarazo dau egunotan Gerra Zibileko hobi desabrdinen exhumazioetan lan egin dabela, Montenegro de Cameros (Soria) eta Espinosa de los Monteros (Burgos) herrietan.