Kazetaritzaren eginkizuna Gerra Zibilean, hori izango da gai nagusia Gandasegin asteazken honetan aurreikusitako hitzaldian

Kultura

"Kazetaritzaren eginkizuna Gerra Zibilean. Gerrako korrespontsalak" izango da, asteazken honetan, apirilak 25, 19:00etan hasita, Gandasegiko gela balioanitzean burutuko den hitzaldiaren gai nagusia. Ekintza hau Guillermo Tabernilla, Sancho de Beurko Elkarteko presidentea, eta Cirilo Dávila, Galdakaoko Udaleko Komunikazio arduradunaren eskutik burutuko da.
Hitzaldi hau "Galdakao gogora" taldearen eta Galdakaoko udalaren artean antolatutako proramaren barruan dago, beti ere Oroimen Historikoa berreskuratze aldera, Galdakaon jasandako bonbardaketen 75. urteurrenean.