Juan Carlos irizar konpositoreak Galdakaoko Oroimen Historikoari musika ipini deutso bere lanaren estreinaldian Torrezabalen

Musika eta Kultura

Berrehun persona inguru hurreratu ziran Torrezabal Kultur Etxera, Juan Carlos Irizar-ek beren-beregi egindako musika-lanaern estreinaldira, Galdakaoko Udaletik bultzatutako ekimenean, Galdakaoko Oroimen Historikoa bererskuratze aldera. Hambai titulu sortu barri dauz gai hori ardatz hartuta, emozioz betetako giroan aurkeztu diranak.
Eszenatokira banda, abesbatza, ganbera-taldea...igo dira hamabi doinuak zuzenean birsortzeko asmoaz.
Sarreran, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea, Amaia Betolaza alkateordea eta Begoña Ormaetxe eta Carlos Alkauzar zinegotziek musika-lan honen CDa banatu eben oroigarri gisa.
Hamabi gaiok ondokoak dira:
1- GALDAKAOKO OROIMEN HISTORIKOA
2- DENPORA LATZAK
3- OBUSEN DISTIRA
4- GUDARIAK FRENTEAN
5- HAURREN EXODOA
6- LORETU BAKO GAZTERIA
7- PLAZAKOETXE
8- GORPUAK ETA ARIMAK HOBIETAN
9- EGUNSENTI BAKOTXEAN
10- ZAURIAK ITXI OSTEKO ALKARBIZITZA
11- ETORKIZUNA GIZARTEAREN ESKU
12- AMAIERA
Ekimen hau posible egin dutenei bere esker ona adiearzi nahi die Galdakaoko Udalak:
Galdakaoko udal txistulari banda: Oihana Izagirre, Aitor Izagirre, Jone González, Iraia Olea, Arkaitz Olea, Jon Azkargorta, Ioana Vidal, Arantza Arévalo, Maite Sagastibelza, Ibon Azkargorta.
Bizkaiko Dultzaina: Arkaitz Olea.
Gitarra eta mandolina: Jon Ander Larrañaga
Txalaparta, danbolina, irrintzia, txistu bakarlaria: Arantxa Lasalde
Saxo tenorra: Asier Souto.
Esku soinua: Amaia Souto
Oboea: Iker Orozko
Biolina: Ainhoa Arévalo
Pianoa, musika eta orkestrazio lanak: Juan Carlos Irizar
Hitzak: Jon Enbeita
Soinu teknikaria: Miguel Angel Fernández

Perkusio eta bateria: Miguel Angel Fernández.
Galdakaoko 'Los tonos humanos' Ganbara abesbatza; zuzendaria: Belen Madariaga
Txalo beroz hartu ziran hamabi temak. Holan amaitu zan Jon Enbeita bertsolariak hasiera emon eutson saioa.