- Castellano
- Euskera
Juan Carlos irizar konpositoreak Galdakaoko Oroimen Historikoari musika ipini deutso bere lanaren estreinaldian Torrezabalen
Musika eta Kultura
Berrehun persona inguru hurreratu ziran Torrezabal Kultur Etxera, Juan Carlos Irizar-ek beren-beregi egindako musika-lanaern estreinaldira, Galdakaoko Udaletik bultzatutako ekimenean, Galdakaoko Oroimen Historikoa bererskuratze aldera. Hambai titulu sortu barri dauz gai hori ardatz hartuta, emozioz betetako giroan aurkeztu diranak. Eszenatokira banda, abesbatza, ganbera-taldea...igo dira hamabi doinuak zuzenean birsortzeko asmoaz. Sarreran, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea, Amaia Betolaza alkateordea eta Begoña Ormaetxe eta Carlos Alkauzar zinegotziek musika-lan honen CDa banatu eben oroigarri gisa. Hamabi gaiok ondokoak dira: 1- GALDAKAOKO OROIMEN HISTORIKOA 2- DENPORA LATZAK 3- OBUSEN DISTIRA 4- GUDARIAK FRENTEAN 5- HAURREN EXODOA 6- LORETU BAKO GAZTERIA 7- PLAZAKOETXE 8- GORPUAK ETA ARIMAK HOBIETAN 9- EGUNSENTI BAKOTXEAN 10- ZAURIAK ITXI OSTEKO ALKARBIZITZA 11- ETORKIZUNA GIZARTEAREN ESKU 12- AMAIERA Ekimen hau posible egin dutenei bere esker ona adiearzi nahi die Galdakaoko Udalak: Galdakaoko udal txistulari banda: Oihana Izagirre, Aitor Izagirre, Jone González, Iraia Olea, Arkaitz Olea, Jon Azkargorta, Ioana Vidal, Arantza Arévalo, Maite Sagastibelza, Ibon Azkargorta. Bizkaiko Dultzaina: Arkaitz Olea. Gitarra eta mandolina: Jon Ander Larrañaga Txalaparta, danbolina, irrintzia, txistu bakarlaria: Arantxa Lasalde Saxo tenorra: Asier Souto. Esku soinua: Amaia Souto Oboea: Iker Orozko Biolina: Ainhoa Arévalo Pianoa, musika eta orkestrazio lanak: Juan Carlos Irizar Hitzak: Jon Enbeita Soinu teknikaria: Miguel Angel Fernández Perkusio eta bateria: Miguel Angel Fernández. Galdakaoko 'Los tonos humanos' Ganbara abesbatza; zuzendaria: Belen Madariaga Txalo beroz hartu ziran hamabi temak. Holan amaitu zan Jon Enbeita bertsolariak hasiera emon eutson saioa.